Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Lunes, 31 de octubre de 2005

Indar armatuek «alde egin» dezatela exijitu dute Leitzan.

Nafarroan egin dituzten maniobra militarrak salatu eta indar armatu «atzerritarrek» Euskal Herritik «alde egin» dezatela exijitzeko manifestazioa egin zuten atzo ehun lagunek Leitzan. «Eredu espainola inposatzera etorri dira baita Espainiaren alde aritzeko prest daudela esatera», ohartarazi zuten. Horregatik, «behar-beharrezko» jo zuten aldentzea.


Nafarroako hainbat herritan eginiko maniobra militarrak salatu zituzten atzo Leitzan ehun lagunek, eta Guardia Zibilaren lau patrol gertutik izan zituzten. Manifestazioaren amaieran eman zituzten datuen arabera, 600 bat militarrek esku hartu zuten «Guion 05» deitutako maniobra horietan. 89 ibilgailuren, 3 helikopteroren eta beste hainbeste hegazkinen laguntza izan zuten, eta Bortzirietan, Malerrekan, Erronkarin, Zaraitzun, Larraunen, Sakanan, Ultzaman, Basaburuan, Iruñean eta Goi Erriberan ibili ziren.

Maniobra horiek egiteko ez zutela «inolako» baimenik eskatu eta udalei ez zietela informaziorik eman gogorarazi zuten mobilizazioan. «Jakin badakite ez direla ongietorriak. Behin baino gehiagotan frogatu da hori, udalek ez baitiete beren lurretan ibiltzeko baimenik eman», nabarmendu zuten. Euskal Herrian maniobrak egiteak «argi erakusten du ez dutela herritarren borondatea errespetatzen eta ulertzen duten hizkuntza bakarra armen bidezko inposaketa dela».

Helarazi zutenez, «eredu espainola inposatzera» eta euskal herritarrei «abisu bat ematera» etorri ziren. «Espainiaren alde eta gure askatasun grinaren aurka aritzeko hemen daudela esatera etorri zaizkigu», adierazi zuten. «Armen erakustaldiaren bidez beldurra hedatu nahi» dutela ohartarazi zuten.

Horregatik guztiarengatik, estatu espainol eta frantseseko indar armatuak «prozesu demokratikoari begira oztopo izango» direla adierazi zuten. «Herriari hitza ematean oinarri- tutako prozesu batean faktore baldintzatzailea izango dira beti», esan zuten. Horregatik, behar-beharrezkotzat» jo zuten «gerra egitera etorri zirenak alde egitea». «ETAri behin eta berriz armak uzteko eskatzen dioten horiek noiz eskatuko diote Armadari euskal herritarrak bakean uzteko?», galdetu zuten irakurritako agirian.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Horoscopo de hoy