Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 30 de octubre de 2005

Buruko eriak dituztenak preso sartzea gaitzetsi du Behatokiak.

Presondegietako Nazioarteko Behatokiak Frantziako espetxeen egoeraz txostena kaleratu du.


Gero eta preso gehiago alkoholarengatik da espetxeratua. Baionako espetxeko presoen laurdena kasu horretan dago justuki. «Bide bazterretan egin alkoholemia kontrol batean harrapatu dituzte edanak gehienetan. Lehen ez bezala, orain horregatik bost edo sei hilabete preso sartzen dituzte», azaldu zuen Maite Etxeberria, Presondegietako Nazioarteko Behatokiko Euskal Herriko arduradunak.

Bilakaera hori Behatokiak kaleratu duen Frantziako presondegien egoerari buruzko 2005eko txostenean agertzen diren ezaugarri berrien artean sartu dute. Txostenean azken bi urteotan espetxeek izan bilakaera aztertzen dute. Atzo egin zuten, hain justu, horren aurkezpena 50 bat entzuleen aitzinean Baionan. Hitzordu horretaz baliatu zen Behatokia beste behin presondegia ez dela bide bakarra aldarrikatzeko, Etxeberriak zioen bezala: «Zigor alternatiboak garatzea ezinbestekoa da. Mozkortuta gidatzen dutenak ez dituzte zertan kartzelatu. Baina hara. Gaur egun, presondegiak eraikitzea eta jendea preso sartzea da politika bakarra».

Behatokiarentzat ezinbestekoa da bide horren aldatzea, bereziki ikusirik presondegien egoerak «larri» izaten segitzen duela. Alkoholaren ondoan, arazo psikiatrikoak dituzten erien presentzia gero eta handiagoa agertzen da beste ezaugarrien artean. Besteetan bezala, Baionakoan ere. «Gaur egun jende horientzat ez da lekurik erietxeetan, eta beraz, preso sartzen dituzte. Hori berez gizarteko arazo bat bada, legearen kontrako zerbait egiten badute, dudarik gabe preso sartzen dituzte, beren eritasuna eta horrek ekarri ondorioak kontuan hartu gabe». Hilabete honetan bertan Baionako presondegia egoera berri horren lekuko izan da. 41 urteko gizon batek arazo psikiatrikoak izanik ere preso sartu dute, nahiz eta bi aldiz zuzendariak epaileari idatzi ez zela posible erraiteko. «Eriegi zela eta ez zela presondegia bere lekua zioen gutunak. Bere buruarentzat zein besteentzat lanjerosegia zela argi utzi zuen», jadanik hiru lau aldiz kondenatu zutela zehaztu zuen Etxeberriak. Joan den maiatzean alta, bere baitarik Baionako erietxe psikiatrikora joan zen. Bertan, erizain bat urkatzen saiatu zen. Erizainek salaketa pausatu eta Baionako presondegira bidali zuen epaileak espetxeko zuzendariaren abisua kontuan hartu gabe. Eta han gelditu zen, beraz, urriaren 8an bere buruaz beste egin arte. Kasu horrek agerian uzten du du, Etxeberriaren ustez, baliabide eskasak dituztela presondegietan: «Zuzendariak berak aitortzen du gizon hori ez dutela sendatu ahal izan». Eri zen beste batek ere bere buruaz beste egin zuela Baionan jakin ahal izan du Behatokiak, baina zenbaki zehatzik ez zuen komunikatzeko. Preseski, bere buruaz beste egiten duten presoen kopurua beste arazo nagusietako bat dela deritzo Behatokiak.

Sarla epidemia.

Arazoak ez dira horretan gelditzen, gainera. Sarla epidemia bat izan da hilabete honetan. Sarla larruaren eritasun bat da, biziki kutsakorra dena, espetxea eraiki zuten garaiko gaixotasuna hain zuzen. 1891an zuten eraiki. Iduriz halere, zuzendariak Behatokiari segurtatu dio epidemia bururatu berri dela.

Eguneroko arazoez gain, gero eta gogorragoa den segurtasun politikak egoera txartzen zuela gehitu zuen Etxeberriak: «Azken bi urte hauetan seguritatea biziki azkartu dute presondegietan. Eriak erietxeetara eramaten dituztelarik esku eta zangoak lotzen dituzte, adibidez. Baionako espetxean ere gertatu da hori: eri bat erietxean oheari lotu zuten». Horrez gain, gero eta gehiago bakartasunean sartzen dituzte. «Gero eta tentsio handiagoa dagoela presondegietan agertzen da, gero eta kasaila gehiago pizten dituenak. Ondorioz presondegietako auzitegiko auzien kopurua bikoiztu da. Eta hori da Baionan gertatu dena ere».

Langraizen sei preso agertu dira hilik.

Presoen eskubideen alde lan egiten duten elkarteen esanetan, Euskal Herriko espetxe guztiak egoera tamalgarrian daude. Baionako espetxea bezala, Iruñea, Martutene (Gipuzkoa), Basauri (Bizkaia) eta Langraizko (Araba) espetxeak zaharkituta daude. Langraizen, hain zuzen, iazko abenduaz geroztik sei preso agertu dira hilik, horietako batzuek bere buruaz beste egin dute. Buruko gaixotasunak dituzten presoak zaintzeko programen falta eta utzikeria salatu izan dituzte.

Datua: 142.

Baionako presondegiak 71 leku ditu 142 presoentzat, leku bakarra bi presoen artean partekatu behar. 2003an 65 leku zituen 145 presoentzat. Bi urte hauetan lekuen kopurua emendatu bada ez da izan presondegia handitu dutelakoz. Lekua libratu egin dute, liburutegian liburuak kendu eta sei ohe jarriz. Liburutegia ez da desagertu halere, eskolarako erabili gelaren ondoan jarri dute, zuzendaritzak erran duenez.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009