Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 27 de octubre de 2005

Ertzaintzak hustu ondoren, Egiako gaztetxea eraitsi dute.

Induskagailuek Ametseneako paretak bota zituzten atzo, eta Egiako gaztetxea errauts bilakatu. Horren aurretik, Ertzaintzak epaitegiak agindutakoa bete, eta eraikinean zeuden gazteak kanporatu zituen. Gertaera horri erantzuteko elkarretaratzeak antolatu ziren Donostian, betiere Polizia indarren begiradapean. Hori horrela, Egia auzoko gazteek ertzainen eta udaltzainen bortizkeria salatu zuten.


Donostiako Ametsenea gaztetxea errauts bihurtu zuten atzo, Egia auzoko herritarren haserrerako. Epaitegiak emandako agindua zela-eta, eraikina edozein unetan hustu zezaketela jakina zen; ez, ordea, gaztetxea bera botako zutela.

Ertzaintza goizeko 6.50ean aurkeztu zen gaztetxean, joan den astean Donostiako Udaltzaingoak bete nahi izan ez zuen kanporatze agindua gauzatzera. Eraikinaren barruan bi gazte zeuden, han gaua pasatzea erabaki baitzuten, bezperan Polizia agertu zitekeelako zurrumurrua ailegatu zitzaielako. «Gure asmoa ez zen erresistentzia egitea, kanporaketa unerako jendeari abisatzea baizik», azaldu zion GARAri bi gazte horietako batek.

Ertzaintza «era bortitzean» Ametsenean sartu zela adierazi zuen. «Leihotik sartu dira, eta eraikina azkar hartu dute, beheko solairutik bosgarren solairuraino. Guk han ginela abisatu diegu berehala, baita erresistentziarik egingo ez genuela esan ere. Bi pertsona bakarrik geundela ikusita, pixka bat lasaitu dira, eta ordu laurden batez han izan gaituzte», esplikatu zuen gazteak.

Kanporatze agindua zuten ala ez galdetzerakoan, ertzain batek horren beharrik ez zutela erantzun ziola jakinarazi zuen. «Esto lo vamos a hacer por la cara», esan zion poliziak irribarrez. Nortasun agiria eskatu ostean, aske utzi zituztela gehitu zuen gazteak.

Kanporaketaren berri jaso bezain pronto, hainbat gazte elkartu ziren gaztetxearen kanpoaldean. Hala, 9.00ak aldera, manifestazioa egin zuten Egiako karriketan barrena, auzokideak gertatzen ari zenaz ohartarazteko. Une horretan, gaztetxearen kanpoaldean inor ez zegoela aprobetxatuz, makinak bertaratu eta eraikina botatzen hasi ziren. «Bagenekien gaztetxean sartuko zirela, eta agian hormaz itxi edo prezintatuko zutela. Ez genuena espero makinak sartzea zen. Ertzaintzarekin hitz egiteko hurbildu gara, baina ezinezkoa izan da. Gainera, porrazoak zabaltzen hasi dira, eta, ondoren, beltzak jendearen atzetik korrika ibili dira», esplikatu zuten Egiako Gazte Asanbladako lagunek.

«Odon faxista»

Induskagailuek gaztetxeko paretak botatzen zituen bitartean, gazteak berriro elkartu ziren Ametsenearen aurrean protesta egiteko. «Ametsak ezin dira bota», «Odon faxista», «Bihar ere hemen gaude» eta «Alde hemendik, utzi bakean» gisako leloak oihukatu zituzten, Ertzaintzaren begiradapean.

«Etxea botatzen badute ere, hemen jarraituko dugu. Ez dakigu nola, hondakinen gainean edo, baina hemen egongo gara ziur», aurreratu zuten Gazte Asanbladakoek.

Ondoren, Ametsenea okupatzearen helburua ekarri zuten gogora. «Eraikin honetan osasun-etxe bat egiteko proiektua dago. Horrekin auzokide guztiak bat gatoz. Guk Ametsenea okupatu genuenean bi baldintza jarri genituen: osasun-etxe duin bat eraikitzea, orain dagoenak garaje bat ematen duelako, eta gauzak behar bezala egitea, ondo hitz eginda. Kontua da azkenean bultzatu nahi duten proiektuarekin bat ez gatozela», adierazi zuen.

Hain zuzen ere, gazteek azaldutakoaren arabera, lur eremuaren jabe diren mojak eraikuntza enpresa bati lur guztiak saldu dizkiote eta enpresa horrek Udalari zati bat saldu dio osasun-etxea eraiki dezan. «Kontua da lur azpiko solairuan osasun-etxea joango litzatekeela, eta haren gainean etxebizitza libreak. Hau guztia salatzekoa da, auzoan mila etxe huts daudelako, eta babes ofizialekoak ez diren etxebizitzak eraiki nahi dituztelako; gu, berriz, kalean geratu gara. Osasun-etxea aireatua egon dela diote gainera. Orduan, zergatik ez dituzte etxebizitzak lur azpian egiten eta osasun-etxea goian?», galdetu zuten.

Arazo horretaz Udalarekin hitz egiten saiatu direla azaldu zuten Gazte Asanbladako kideek, baina arrakastarik gabe. «Epaitegitik kanporatze agindua jaso genuenez, alkatearen idazkariarengana joan ginen hitzordua jartzera. Ezetz esan zigun, gaztetxearen arazoa GazteSailarekin konpondu behar genuelako. Guk gaztetxea, gazteen etxea ez ezik, auzotar guztien etxea dela erantzun genion eta, beraz, alkatearekin hitz egin behar genuela», gehitu zuten Egiako lagunek.

Jendea kolpatuta

Gaztetxearen eraistea salatzeko, edukiontziak gurutzatu zituzten goizean. Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren presentziaz gain, Guardia Zibila ere agertu zen, eta zenbait gazteri nortasun agiria eskatu zieten.

Bestalde, protesta moduan, udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin zuten 12.30 aldera. Udaletxearen ateak 14.00ak arte ixten ez diren arren, Udaltzaingoak ez zien gazteei eraikinean sartzen utzi. Tentsio uneak bizi izan ziren, udaltzain batek gaztetxearen aldeko pertsona bati zaplazteko bat eman ostean, bereziki. «Udaltzaingoak Ertzaintzari deitu zion azkenean. Haiek bertaratu bezain pronto, jendea kolpatzen hasi ziren», esan zuen lekuko batek.

Arratsaldean manifestazioa egin zuten. Bertan, 500 bat lagun bildu ziren. Manifestazioa gauzatu ahal izateko, Ertzaintzak erabakitako kaleetatik egin behar izan zuten ibilbidea.

Afirman que detrás del derribo hay un «pelotazo urbanístico»

Egia Bizirik, asociación de vecinos de ese barrio donostiarra, denunció que detrás del derribo hay «un pelotazo urbanístico» y que la construcción del ambulatorio «no es más que una excusa». Evaristo Atorasagasti, portavoz de la asociación, señaló que el terreno en el que se ubica lo que queda del gaztetxe está destinado a uso social, por lo que en principio no se podrían construir allí viviendas privadas. El terreno es propiedad de la congregación religiosa de las Franciscanas Misioneras de la Inmaculada Concepción.

«El Ayuntamiento, después de negociar con las monjas, ha conseguido que se vaya a construir bajo tierra un ambulatorio. A cambio de eso, les han dejado a las monjas que edifiquen casas», resumió.

Además, Atorasagasti denunció «el espectáculo lamentable que han dado Balza y sus policías». Remarcó que «desde primera hora de la mañana han ocupado el barrio entero, ofreciendo un espectáculo vergonzoso ante los ojos de niños y resto de vecinos».

Letamendia: «Buena noticia»

Gazte Asanblada de Egia, en una valoración realizada por la tarde en rueda de prensa, también arremetió contra «la Policía del PNV». Asimismo, criticó a las monjas, a la empresa constructora y al Ayuntamiento de Donostia, «máximo responsable por habernos cerrado las puertas cada vez que hemos acudido a él».

Por otro lado, Baga Boga mostró su solidaridad con Ametsenea e invitó a los jóvenes a que sigan «luchando y organizándose» pese a la presión policial. «Todo lo que escapa al control de las autoridades de esta ciudad recibe una única respuesta: la utilización de la fuerza y la resolución de los problemas a base de golpes», criticaron los electos de la plataforma abertzale.

El Ayuntamiento de la capital guipuzcoana, por medio del concejal de Urbanismo, Jorge Letamendia, por el contrario, calificó el desalojo de «buena noticia». El edil del PSE afirmó que «el edificio tenía concedida desde hace un tiempo la licencia de derribo».

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009