Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 27 de octubre de 2005

Belen Gonzalez presoa bihar estradita dezaketela salatu dute ingurukoek.

Zazpi urteko espetxe zigorra bete berri du Estatu frantsesean, baina orain Madrilen zigortu nahi dute. Protesta manifestazioa deitu dute, 20.00etan, Lazkaoko plazan.


Belen Gonzalez euskal preso politikoa bihar estraditatu dezaketela-eta, Lazkaon astelehenenean agerraldia egin zuten bere senideek eta lagunek neurriarekiko gaitzespena agertzeko, eta bide batez, bere askatasuna aldarrikatzeko.

Bertan esan zutenez, zazpi urte pasa dira Polizia frantsesak Gonzalez atxilotu zuenetik, eta bertako zigorra beteta, «Frantziak Espainiaren esku utziko du».

«Belen Parisetik Madrileko aireportura iritsi bezain laster atxilotu eta ondoren Entzutegi Nazionalera bahiturik eramango digute berriro ere», salatu eta zera erantsi zuten: «Estatu espainolak bere aldetik presioa sartuz, beste zigor kartzela bat jazarriko dio».

Senide eta lagunen esanetan, lazkaotarrak orain 25 urte alde egin behar izan zuen sorterritik «Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoaren ondorioz», eta urteotan egin ibilbidea ere luzea izan dela esan zuten. «Gaztea zela erbesteratu behar izan zen Polizia atzetik zuelako. Urteak ihesi ibili ostean, Euskal Herriko gatazka konpontzeko 1989an izan zen saiakeran parte hartu zuen Argelian, mintzakide modura» gogorarazi, eta gero Madrilgo «borondate ezagatik elkarrizketak zapuztean», Santo Domingora hainbat urtez deportatua izan zela ere azaldu zuten.

Protesta mobilizazioa Lazkaon

Urteak pasata, «egoera ilegal honekin hautsi eta alde egin zuen, Frantziar Estatuan atxilotu zuten arte». Bertako kartzelatan zazpi urtez izan da giltzapetuta, azken urteak Lazkaotik mila kilometrora dagoen espetxean, alegia.

Beren ustez, Estatu frantses zein espainolak «gorroto eta mendeku politika jarraituz» aspaldi zuten hartua estradizio erabakia. Hala, bihar Belen Gonzalez «Polizia espainiar torturatzailearen esku» utziko dutela-eta, protesta manifestazioa deitu dute, 20.00etan, Lazkaoko plazan.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009