Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 27 de octubre de 2005

Askatasunak Arnaldo Otegiren adierazpenak osoki baieztatzen ditu.

Gaur Arnaldo Otegiren aurkako epaiketan supremoak errekurtsoa aztertzen du.. Askatasunatik alde batetik Arnaldori elkartasuna adierazi nahi diogu eta bestetik bere adierazpenak osoki baiestatzen eta berresten ditugu.


Tamalez Tortura errealitate bat jarraitzen du izaiten gure herrian eta argi dago euskal jendarteak ezagutzen duela zer gertatzen den polizia egoitzetan. Gero eta argiago ikusten da ere inkomunikazioak tortura suposatzen duela. Estatuek Euskal Herriaren aurka daramaten eraso eta suntsitze gerran ezinbesteko tresna dute tortura. Arazo politikoari demokratikoki ez heltzearen isla garbia dena. Eta beraz, arazo politikoari lotuta. TORTURA ESTATUAREN APOSTUA DA. GERRA APOSTUA. Orain arte, berdin PP edo PSOE-rekin, berdin Guardia Civila, Espainiako Polizia edota Ertzaintzarekin.

Arnaldo Espainiako erregea torturatzaileen jefe deitu zuelako epaitu dute, baina azken finean erregea estatu burua bada, bere aginduak betetzen dituzte torturatzaileek, horregaitik da torturatzaileen jefea.

Espainiar estatura eginiko bisitaldien ondorioz Europako Torturaren Prebentziorako Batzordeak lau alderdi azpimarratu ditu, beti, bere gomendioetan:

-Ez dela egokia inkomunikazio epea bost egunera arte luzatzea, eta ezinbestekoa dela familiari atxilotuaren berri emateko mekanismoak finkatzea.

-Egoera horretan atxilotuta dagoenaz arduratzen den abokatuaren zeregina berriro zehaztu beharra dagoela.

-Kontrol mekanismoak ezarri behar direla: atxilotuaren konfiantzako auzitegi mediku baten azterketa onartzea, galdeketak grabatzeko metodoak ezartzea.

-Gertaera horiek ikertzeko eta erantzuleak zigortzeko eraginkortasuna falta dutela sistema juridikoak eta administratiboak.

Espainiako Gobernuak ez ditu gomendio hauek jarraitzen. Are gehiago, txostenak argitaratu edo ezkutuan gordetzeko eskumena du Hitzarmenaren arabera eta hala, ezkutuan gorde ditu, iritzi publikoari erakutsi gabe bahituta. Batzorde honek, zein Torturaren aurka lan egiten duten beste erakunde batzuk egindako gomendioetako bakar bat ere ez du kontutan hartu. Aitzitik, Torturak ukatu, iturrien sinesgarritasuna zalantzan jarri eta inkomunikazio egoeraren egokitasuna justifikatu dute, Torturaren ezinbesteko elementua dela ahaztuz.

PSOEren gobernuak askotan erakutsi du ³giza eskubideen defentsan eta mundu guztian torturarekin amaitzeko apostua². Mikel Zabaltza, Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro aurreko PSOE gobernuarekin hil ziren. Gaurko PSOEren gorbernuarekin iaz 57 pertsonek salatu zituzten Torturak.

Aurten jarritako hainbat tortura salaketen inguruan izandako artxibatzeko erabakiak guzti honen erakusle VALENCIAKO EPAILE BATEK TORTURATUAK IRAINDU EGITEN DITU: Sara Majarenas euskal Herritarra ³gezurti² deitzen du eta bere aurka ekiteko bidea irekitzen die torturatzaileei. Mattin Bilbao eta Amaia Urizarrek epaitegietan tarteratutako Tortura salaketak artxibatu dituzte ere hile honetan.

Erabaki hauek ezer berririk adierazten ez dute. Azken finean Inkomunikazioak tortura erabateko inpunitatez eragiteko sortutako tresna bat besterik ez baita. Legeek inkomunikazioa baimentzen dute, polizia taldeek torturatu egiten dute eta torturak ikertu behar dituzten epaitegiek ez dute behar bezala ikertzen.

Horretarako erabiltzen dira epaitegiak, Torturak ezinbestekoa duen inpunitateri babes eta mozorro juridikoa emateko.

Tortura sostengatzen duen makinaria: Entzutegi nazionaleko epaileak, bertako auzi medikuak, torturatzaileak, inkomunikazioa ahalbidetzen duen legedi antiterrorista eta nola ez, ikertzeari uko egiten dioten epaileak. Elementu guzti horiek bere horretan dirauten artean tortura errealitate gordina izango dugu. Azken 25 urtetan 7000 lagunek egingo lukete guzti honen baieztapena.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009