El juicio contra Oier Oa se celebrará hoy en el Tribunal de Pau.
La vista contra Oier Oa, a quien el Estado español reclama que se le aplique la euroorden y sea entregado a Madrid, se celebrará hoy.

La vista contra Oier Oa, a quien el Estado español reclama que se le aplique la euroorden y sea entregado a Madrid, se celebrará hoy en el Tribunal de Pau. Esta vista se ha retrasado en un par de ocasiones debido a la petición de más información realizada tanto por la defensa como por la Fiscalía, a lo que ha accedido el Tribunal.
Gora Euskal Herri askatua!
Euroaginduaren aurka indarrak batu ditugu-eta, tresna errepresibo honen jatorria oroitarazi nahi nuke. Euroagindua 2001. urtean Arcachonen frantziar eta espainiar barne ministroen arteko bilkura batean sortua izan zen. Ondoren Europako Parlamentuan aurkeztuz eta onartuz. Hala ere, frantsesak, legea bete baino ez dutela egiten esaten, euren aurpegia zuritzen ahalegintzen dira. Beraiek dira hautetsi, polizia eta epaile espainolekin batera erantzule nagusiak. Frantses Gobernuak elkarteak, alderdiak, komunikabideak ilegalizatzen ez baditu ere, euroaginduaren bidez militanteen jarduera politikoa ilegalizatzen baitu.
Gobernu frantsesak emandako jauzi errepresiboak nabariak dira. Tamalez ez dugu adibideen premiarik: Demoko kideekiko isun eta espetxeratze mehatxuak, ETAko kideen eta hauei laguntzeagatik espetxeratzearen ugaritzea, Oihane eta Imanol euskal gudarien erailketak, Askatasunaren egoitzaren miaketa eta bere bozeramailea espetxeratzea, 2x2 proiektu suntsitzailea, hamarnaka gazteren atxiloketak, Laborantza Ganberari diru laguntzak eskaintzeagatik hautetsien aurkako auziak, eta Laborantza Ganberaren aurkako erasoa... eta nirekin dagoeneko 10. euroagindu saiakera da.
Lapurdi, Nafarroa Beherea, eta Zuberoan, etengabe desadostasun politikoak ditugula esaten tematzen dira. Honenbestez, borrokaren bidez, ez dugula desadostasun politikorik argitu eta gatazka politiko bat dagoela adierazi behar diegu. Herri dinamikak erantzuleak interpelatzera bideratuz. Erantzuleak baldintzatzea lortuz gero, tresna errepresiboak suntsituko baititugu.
Euskal Herriari dagokionez, lehentasunez zehaztu beharreko bi gai dauzkagu. Bata, alderdi politikoen interesak alboratu, ETAren jarduera aitzakiatzat ez jarri eta Euskal Herriko alderdi guztiak Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa garatzen hastea. Bigarrenik, gure herriaren etorkizuna gaurdanik eraikitzeari ekin behar diogu. Ezin dugu frantziar eta espainiar gobernuei begira egon zor dizkiguten eskubideak noiz emanen dizkiguten zain. Eskubideak ez dira galdetzen. Azken urteetan Udalbiltzak, Laborantza Ganberak, Xirikak, Euskal Herriko kazetak egin bezala, gure herriaren eraikuntzan indarrak batzen jarraitu behar dugu.
Alde horretatik, azaroaren 26an, gazteok hitzordu garrantzitsu bat dugu. Gazteon Euskal Herriko instituzioa izango den Gazte Kontseiluko lehen biltzarra eratuko baita. Gazteon eskubideak bermatze bidean, Euskal Herrian ikasteko eskubidearen inguruan, gaztetxeetako dinamiketan zabiltzatenak eta nahi duen gazte oro huts egin ezin daitekeen egun historiko baten partaide izango zarete.
Bukatzeko, Segik, borrokarako hautua berretsiz, deialdia egiten dio euskal gazteriari eremuz eremu bakoitzaren ahalen arabera borrokara lotzeko. Inoiz ez da gehiegi ez eta gutxiegi. Esaera batek dioen bezala, denek eman behar dugu zerbait gutxi batzuek dena eman ez dezaten. Antolakuntzaz eta borrokaz, gure herriaren askatasuna lortuko baitugu.
Oier Oa Pujol - Seysse espetxea.