Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 20 de octubre de 2005

Kale eraso bat egotzita, 53na urteko zigorra eskatu dute 6 gazterentzat.

31na urteko espetxeratzea galdegina zuen fiskalak baina eskaria aldatu egin du epaiketan.


Egoitz Coto, Bittor Franco, Zigor Blanco, Jon Sebasten Gurtubai, Ander Arrillaga eta Aitor Urtasunentzat 53na urteko espetxe zigorra eskatu du Juan Del Moral fiskalak, kale eraso batean parte hartu izana egotzita.

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira sei gazte bizkaitarrak, epaiketa data lau aldiz atzeratu ondoren. Astelehenean hasi zen eta gaur amaituko da ahozko saioa. Epaituetatik lau preso daude. Arrillaga eta Urtasun bakarrik daude aske.31na urteko zigor eskaerarekin abiatu zen epaiketa. Atzo, baina, fiskalak gertaeren kontakizuna moldatu, eta eskaera aldatu zuen. 53na urteko espetxeratzea eskatu zuen epaitu bakoitzarentzat. Fiskalak, bi hilketa saio egitea eta kalteak eragitea egotzi dio gazte bakoitzari, eta delitu horiek «terrorismoaren» barnean kokatu ditu. Hilketa saio bakoitzagatik 18na urteko zigorra eskatu du; eragindako kalteengatik, 17 urtekoa.Defentsako abokatuek absoluzioa galdegin dute epaitu guztientzat. Izan ere, Arantza Zulueta abokatuaren esanetan, akusatuek egozten zaien ekintzan parte hartu zutela erakusten duen frogarik ez dago. Atxilotuek polizia etxean egindako deklarazioak dira fiskalak aurkeztutako froga nagusietako bat. Baina horiek ez dute sinesgarritasunik defentsaren ustez, «torturapean egindako deklarazioak direlako». Aurkeztutako ADN frogak egiaztatu gabe daudela dio defentsak, halaber.2001. urteko abuztuan Portugaleten kutxazain bat erretzea, Ertzaintzarekin istiluak izatea eta bi ertzain zauritzea egozten die fiskalak sei gazteei.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009