Epaiketen gainetik Borrokaz aske biziz…Independentzia!. Ezkerraldeko Segi.
Urriaren 21ean arratsaldeko 20tan Barakaldon Bide Oneratik aterako den manifestazioan parte hartzeko dela luzatzen dizuegu.

Urriaren 17a eta 21a bitartean Ezkerraldeko sei gazte epaituak izango dira Espainiako Entzutegi Nazionalean. Gazte hauetako bakoitzari 31na urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete kale borrokako ekintzetan parte hartu zutela leporatuta.Gazte hauek PNVren polizia politikoak, alegia, Ertzaintzak bahitu, torturatu eta espainiar legedi arrotz eta faxisten atzaparretara bota zituen. Bizitza osorako zigorra ezarri nahi diete tortura bidez lortutako autoinkulpazioetan oinarrituta.
Aurpegi anitzekoa da euskal gazteriaren aurka zuzentzen den errepresio sistematikoa. Bizi baldintza duinik gabe (lan prekarietatea, istripuak, zabor kontratuak etab kasu), gure hizkuntza jipoitua, kultura arrotz inposatuez itota. Aisialdi uniformatzaile eta alienantearen morroi, drogen erabilpen politiko-polizialen jopuntuan. Esan bezala, gazte izateagatik pairatu behar dugun errepresio mota sorta amaigabea dugu (zer esanik ez, gazte eta era berean, emakume edo etorkin izanez gero). Baina, agian horietatik guztietatik nabarmenena, bortitzena, bi estatu zapaltzaileen esku datorkiguna da. Euskal Herri aske, sozialista, euskaldun eta parekide baten alde lan egiteagatik errepresio polizialik gordinenaren helburu gara, gupidarik gabe kolpatuak. Eta, zapalkuntza juridiko-polizial basati horretan asko du esateko PNVren jarrera borrero, salatari eta zipaioak. Euren aginduetara dagoen, eta herritarra ez den, poliziak burutzen baititu gustu handiz hamaika euskal gazteren aurkako muntaia polizialak.
PNVk eta orain Espainiako gobernua kudeatzeko erantzukizuna duen PSOE alderdiak Jakin bezate, eraso guzti hauek baliatuz ez dutela euskal gazteriaren borrokarako grina eta askatasun egarria itoko. Gure bidea zein den inoiz baino argiago dugu eta horregatik oihukatu nahi dugu ez diegula inolako beharrik. Ez gaituztela isilaraziko, ez gaituztela geldiaraziko.
Bukatzeko, Urriaren 21ean arratsaldeko 20tan Barakaldon Bide Oneratik aterako den manifestazioan parte hartzeko dela luzatzen dizuegu.