Alde hemendik! Utzi bakean Euskal Herria!.
Egunotan Euskal Herriko hainbat zonaldetan okupazio indarrek bere prepotzentzia eta botere armatuaren erakustaldi berri baten aurrean gaude.

Biolentziaren eta arma erakustaldi ozenaren bitartea Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko bidean Espainia eta Frantziak jarrita daukaten hesia indartu asmoz Euskal Herritarroi beraien botere armatuaren froga erakustera etorri dira beste behin ere, botere armatuak ematen dien inpunitateaz herri hau zanpatu, iraindu eta humiliatu egiten dute etengabe, maniobra militarrak horren adierazle garbi eta gordin bat dira.
Baina ezin ahaztu okupazioaren eta inposaketaren beste aurpegi latzak begibistan ditugula ere. Inolako lotsarik gabe, epaile espainiarrek Amaia Urizar torturatu eta bortxatu zutel ukatu eta Amaiak tarteratutako tortura salaketa artxibatzea erabaki duela jakin dugu gaurkoan. Baita Mattin Bilbao lapurtarraren kasuan ere, tortura salaketa artxibatzea erabaki du beste epaile batek. Euskal herritarrak torturatzea dohainik da oraindik orain. Edo saritua. Horrela izan da behintzat Maximo Blanco Guardia Zibila. Gaur ere jakin dugu Espainiako gobernuak «Coronel» izendatu duela Enrique Rodriguez galindoren alboan Intxaurrondoko infernuan buru izan zena. Droga trafikoagaitik epaitegi batek zigortu bazuen ere, espainiako gobernuak euskal Herriaren aurkako gerran aritutakoak saritu egiten dituela berriro ere argi utzi nahi izan digu. Agian Amaia Urizar bortxatu zutenek edo Mattin Bilbaori poltsaz ito arte torturatu zutenek laister batean ere antzeko sariren bat izango dute? Ez ginateke harrituko, gerra estrategiaren zantzuak ditugu horiek.
Egoera honek ez du ilusiorako tarterik uzten, ez behintzat espainiar gobernuaren asmoei buruzko itxaropenik edukitzera bultzatzen. Ilusi faltsurik egin ez eta tinko erantzuteko garaiak direla argi utzi nahi du ASKATASUNAK.
Urriaren 12an, espainiak bere inposaketa ospatzen zuenean argi esan genuen eta gaur berriro ere errepikatzen dugu:
EZ DA PROZESU DEMOKRATIKORIK IZANGO ESTATUAREN ZANPAKETA ESTRATEJIA EZ BADA BERTAN BEHERA GELDITZEN ETA EZ DAGO ZANPAKETA ESTRATEJIAREKIN AKABATZERIK NORABIDE HORRETAN HERRI PRESIORIK EZ BADAGO. HOR DAGO GAKOA. ERANTZUN TINKOA MEREZI DUTE ERASO BERRI HAUEK ETA ASKATASUNAK HERRITAR SEKTOREEI BIDE HORRETAN INDARRAK METATZERA DEITZEN DITU.
KONPONBIDE DEMOKRATIKOAREN BIDEAN UTZI EUSKAL HERRI BAKEAN!