Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Martes, 18 de octubre de 2005

Militarrak oinez eta helikopteroak ikusi dituzte Beran, Lesakan eta Arraiozen.

Maniobra militarrak hasi dira Beran, Lesakan eta Baztanen. Bertako biztanleek haiekin topo egin zuten bai errepidean zihoazela baita herriko kaleetan barna ere. Arraiozen, esaterako, Armada espainolaren helikopteroak eta oinez zihoazen militarrak ikusi zituzten. Gidari batek N-121 errepidean haiekin topo egin zuela azaldu zuen. Lesakatik Berara joaten eta bertara sartzen ere ikusi zituzten zenbait bizilagunek, eskutan metrailetak zituztela.


Beran, Lesakan eta Arraiozen atzo militarrak ikusi zituztela salatu zuten bertako biztanleek. Bera aldean, adibidez, Cetme metrailetak eskutan eta korrika zihoazela ikusi zituzten. Egoera horrek alderdian barrena gidatzen eta ibiltzen ari zirenen harridura eta ikara sortu zuen. Bera eta Lesaka artean 19.00ak aldera kamioiak ikusi zituztela esan zion GARAri Aralarreko zinegotzi Jon Abrilek. Udalari maniobra horien berri eman ez izana kritikatu zuen.

Osoko bilkura bihar egingo dute eta bertan gaia aztertuko dutela adierazi zuen. Dena den, maniobra militarrak jarraitzekotan, litekeena dela gaur bertan egitea azaldu zuen Abrilek.

Arraiozen, berriz, Armadaren helikopteroak egunaren buruan bueltaka ibili ziren eta zenbait herritarrek oinez zihoazen militarrekin topo egin zuten. Bizilagun batek hedabide honi jakinarazi zionez, N-121 errepidean barrena zihoala, zehazki 64. kilometroaren parean, militarrak ikusi zituen errepidearen bi bazterretean.

Joan den urtean ere maniobra militarrak egin zituzten Euskal Herriko hainbat tokitan. Iazko martxoan, esaterako, Armada espainolak maniobrak egin zituen Nafarroako Pirinioetan, eta Orbaizetan basea jarri zuen, Udalak horretarako baimenik eman ez zuen arren. Okupazio militar horren aurka protesta egiteko, mobilizazioak antolatu zituzten «Espainiar inposaketari ez. Ejertzitoa kanpora, Euskal Herria errespetatu» lelopean. Irailean ere maniobrak egin zituzten Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Zenbait egunez, hegazkinak, militarrak, paraxutistak eta militarren kamioiak beren gogora ibili ziren herriz herri. Iazko egoerak errepika zitezkeelakoan eta horiei behar bezala aurre egiteko, Jorratzen Partzuergoak udalei igorriko dien «Jarrera Protokolo» bat prestatu du.

Testuak hainbat ekimen zehazten ditu; hala nola, ariketa militarrak egiten ari diren guneetan elkarretaratzeak antolatzea eta maniobra horien arduradunari alkateak berak «ongietorriak ez direla zuzenean esatea».

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009