Indar armatuen «inpunitatea» salatu du berriro Askatasunak.
Askatasunak Polizia espainolaren, Goardia Zibilaren eta indar militarren presentzia salatu zuen.

Askatasunak Polizia espainolaren, Goardia Zibilaren eta indar militarren presentzia salatu zuen atzo, eta Mikel Iribarren bezala «milaka euskal herritar kaltetuak izan» direla nabarmendu zuen. Era berean, horien «inpunitatea» salatu zuen. Estrasburgoko Epaitegiak Iribarrenen kexa kontuan hartu du eta azalpenak eskatu dizkio Estatu espainolari. «Euskal herritarrentzat indar armatu espainol nahiz frantsesen presentzia zapalkuntzari eta errepresioari hertsiki lotuta dago», esan zuen.