Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Miércoles, 20 de julio de 2005

Tortura testigantza berretsiko du Iñaki Uriak gaur Donostiako Auzitegian.

Egunkariaren Alde Elkarteak elkarretaratzera deitu du 11:15erako.


Gaur 29 hilabete bizi izan zuen bost eguneko infernuaren testigantza berrestera deitu diote gaur, Donostiako Lurralde Auzitegira, Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkariari. Baina ez da bakarrik egongo. Elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da, 11:15ean, Donostiako Auzitegi aurrean, Kalkutako Teresa plazan (Atotxa zegoen lekuan). Egunkariaren Alde Elkarteak egin du deialdia.

2003ko otsailaren 20an atxilotu zuen Guardia Zibilak Uria, Egunkariaren kontrako polizia operazioan, beste bederatzi lagunekin batera. Inkomunikazioaldiak iraun zuen artean, Guardia Zibilaren esku torturak jasan zituen. Torturaren Aurkako Taldeko abokatuen bitartez jarri zuen salaketa 2003ko martxoaren 27an, Donostiako Auzitegian. 1. instrukzio epaitegiak ikertuko du orain auzia. Ikerketen ondoren erabakiko du epaileak epaiketa egin edo auzia artxibatu. Torturatu zuten zantzuak dauden edo ez argitzeko hiru eginbide abiatu ditu epaileak: inkomunikatuta egin zuen denboran Auzitegi Nazionaleko auzi-medikuak egindako txostenen azterketa (horietako hirutan tratu txarrak salatu zituen). Atxiloketan parte hartu zuten bi guardia zibilen deklarazio hartzea. Eta gaur egingo dena, Uriaren beraren deklarazio hartzea. Ez da epailea egongo; idazkari batek hartuko dio deklarazioa.

«Lepotik estutu ahala, plastikoa itsasten zitzaidan» Uriak salaketa jarri zuen egunean argitara emandako torturen testigantzetako pasarte batzuek horrela zioten: «(...) Kaputxa kendu eta plastikozko poltsa jarri zidaten buruz behera. Lepotik estutu ahala, plastikoa aurpegian itsasten zitzaidan. Arnasketarekin batera plastikoa gero eta gehiago itsasten zitzaidan aurpegira lehendabizi, ahora ondoren (...) Mehatxu egiten zidaten sokarekin, zintzilikatzearekin... baina ez ninduten zintzilikatu. Une batez, biluzik, hotzik, bustita eta burdin txapazko konpartimentu edo armairu antzeko zerbaitetan sartu ninduten. (...) Izkina batean jarri ninduten belauniko, hilko nindutela esan zuten eta pistola bat jarri zidaten buruan. Klik entzun nuen gatiluari eman ziotenean (...)».

Tortura salaketa hori berrestera joango da gaur, Donostiako Auzitegira. Uriarekin batera salaketa jarri zuten Txema Auzmendik, Xabier Alegriak, Xabier Oleagak eta Martxelo Otamendik. Auzmendiren eta Alegriaren kasuan, auzia artxibatuta eta errekurrituta dago. Otamendiren kasuan sumarioa bere bidea egiten ari da. Eta Oleagaren kasuan ikerketak abiatu ere ez dira egin oraindik.

300.000 euroko bermea AEBetara joateko.

AEBetara joateko baimena eskatu zion Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariak Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari. Boisen egingo den euskal jaialdira joateko eskaera zen (Idaho, AEB). Fiskala eskaeraren kontra agertu ez den arren, epaileak 300.000 euroko bermea eskatu dio. Otamendik baimena eskatu zuen AEBetako presidentetzarako hauteskundeetarako ere. Orduan 500.000 euroko bermea eskatu zion. Orain denbora gutxiago denez, arriskua ere txikiagoa dela argudiatua jaitsi du kopurua. Idahoko estatu idazkari Ben Ysursak berak ere, Otamendiri joaten uzteko eskaera egin dio epaileari, baina ez du aintzat hartu.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009