Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 16 de julio de 2005

Langraizko espetxe segurtasunerako zuzendariordeak dimititu egin du.

Mercedes Gallizo espetxe erakundeetako zuzendari nagusiak Langraizko segurtasunerako zuzendariordearen dimisio eskaera onartu duela adierazi zuen atzo Donostian. Era berean, Langraizko presondegiak dituen gabezia ugariei aurre egiteko neurri bereziak abian jarriko dituztela azaldu zuen. Besteak beste, beren buruaz beste egin zuten presoen gaineko ikerketa egingo dutela eta 50 preso beste espetxe batzuetara eramango dituztela agertu zuen.


Mercedes Gallizo espetxe erakundeetako zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Donostian. Bertan, Udalarekin egindako hitzarmenaz gain, Langraizko espetxe-egoera ere izan zuen mintzagai. Urtebeteko epean bost presok beren buruaz beste egin dute espetxe horretan.
Langraizko espetxe segurtasunerako arduradunak atzo goizean bertan dimisioa aurkeztu zuela baieztatu zuen Gallizok, eta eskaera onartu egin zuela gaineratu zuen. Era berean, aste honetan bertan, espetxe-ikuskatzailea, zuzendariordea eta behaketa zentroko koordinatzailea Langraizen izan direla esan zuen. Bertan, presondegiko egoeraren inguruko txosten sakon bat egin dute. Bisitak iraun duen egunetan presondegian lan egiten duten hainbat erakunde, langile, gobernuz kanpoko erakunde eta presorekin bildu dira. Txosten hori aztertu ostean, behar adinako segurtasun eta kontrolik ez dagoela eta baldintzak asko hobetu daitezkeela ondorioztatu dute.

Hala, gabezia garrantzitsuenei aurre egiteko neurriak dagoeneko indarrean jarri dituztela esan zuen Gallizok. «Plan berria martxan jartzeko garbitasuna landuko dugu lehenik eta behin; besteak beste, dutxa, komun eta guztiek elkarrekin erabiltzen dituzten azpiegiturak hobetuko ditugu». Era berean, 50 preso beste espetxe batzuetara eramango dituztela esan zuen, «preso gehiegi» daudelako Langraizen eta egin nahi dituzten erreforma batzuentzat hobe izango delako jende gutxiago egotea. Bestalde, mantentze lanez arduratzen diren presoen kopurua igoko dutela nabarmendu zuen, presoak berak ardura daitezen espetxearen mantentzeaz. Aipatutakoak hartuko dituzten neurrietako batzuk baino ez dira.

Suizidioen gaiari dagokionean, beren buruaz beste egitea presoek berek erabakitzen dutela adierazi zuen Gallizok, baina, hala ere, «gertaera tamalgarria» dela adierazi zuen eta beren ardura ere badela. Bost heriotza horien zergatiak argitzeko ikerketa bat abian dela adierazi zuen Gallizok: «Espetxe politikan zerk huts egin duen jakiteko ikerketa bat jarri dugu abian».

Era berean, espetxe erakundeetako zuzendari nagusiak esan zuen Gobernu espainolak suizidio kasuak saihesteko plan berri bat garatu duela. «Aurreko suizidio planak gabezia nabarmenak zituen eta zaharkituta geratu da dagoeneko, eta, horregatik, berri bat diseinatzea erabaki dugu». Gallizoren hitzetan, aurreko planak ez zituen kontuan hartzen sexu arazoengatik edota familiako aferengatik zigortuta egon eta beren buruaz beste egin zuten presoak, eta Langraizen mota horretako preso ugari dago. Hala, irailetik aurrera hainbat espetxetako funtzionario eta presoek ikastaro berezi bat egingo dute plan berriaren inguruan.

Ezker Batuak bere iritzia azaldu zuen atzo Gallizoren bisitaren ostean. EBren arabera, Gallizok Langraizko segurtasun zuzendariordearen dimisioa onartzeak bere ardurak saihesten dituela erakusten du. «Berandu iritsi den adabakia da erabaki hau eta ez du Langraizen gertatutakoan Gobernuak izan duen ardura saihestea beste helbururik», adierazi zuen Martin Calvo Ezker Batuko idazkariak. «Arazoak benetan konpondu nahi baldin badituzte, presoen eskubideak benetan errespetatzen hasi behar lukete eta espetxe-politika zaharra goitik-behera erreformatu, inolako eraginik ez duelako», esan zuen Calvok. Amaitzeko, Ezker Batua alderdiak, aurrera eraman behar diren erabakiak egokiak ez baldin badira Senatuan kontuak eskatuko dituela gaineratu zuen.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009