Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 14 de julio de 2005

UTZI PAKEAN EUSKAL HERRIA. ALDE HEMENDIK.

Datorren larunbata uztailaren 16an urtero bezala, polizia eta militar agintariek okupazioaren goraipatze eta ospatze desfilea egingo dute Donostiako kaleetan zehar. Santa Maria elizatik Nautikoraino, meza entzun ondoren luncha hartzera, jai eguna ospatuz.


Datorren larunbata uztailaren 16an urtero bezala, polizia eta militar agintariek okupazioaren goraipatze eta ospatze desfilea egingo dute Donostiako kaleetan zehar. Santa Maria elizatik Nautikoraino, meza entzun ondoren luncha hartzera, jai eguna ospatuz.

Desfile honek ASKATASUNAK indar armatu arrotzen ingurukogogoeta plazaratzeko parada ezin hobea eskaintzen digu.

Euskal Herriarentzat eta euskal herritarrentzat indar armatuen (polizia nahiz militarren) presentzia-espainol nahiz frantses-, inposaketa, zapalkuntza eta errepresioari hertsiki lotua dago.

Euskal Herrian badaude, proiekto politiko zehatz bat inposatzeko da: Euskal Herriaren nortasuna ukatzeko, Euskal Herria-a frantzia eta espainia izan dadin, eta inposaketa hori indarrean egon dadin bermatzeko.
Euskaldun izateko eskubidearen ukazioa ordezkatzen dute.
Bere funtzioa betetzeko, munduan zehar ezagutu izan ditugun eta ezagutzen ditugun okupazio eta zapalkuntza indarrek erabiltzen dituzten moduak erabiotzen dituzte larunbatean Donostia garaipen militarraren pasarela bihurtu nahi dutenek:
-errepresioa baliatuz:
-gerra zikinaren parte zuzen izanez
-erahilez
-torturatuz (milaka torturatu eraginez)
-kontrol sozial, politikoa garatuz
-guzti horrekin beldurra eraginez, eta uneoro haien presentzia eta interbentzioarekin, edota interbentzio zuzenago baten mehatxuarekin.
Une honetan ere historikoki bete duten papera BETETZEN JARRAITZEN DUTE.
- milaka polizia, GC, militar hortzetaraino armatuak
- bizitza politikoan eraginez. Eztabaida politikoa baldintzatuz. Eztabaida demokratikoa zuzenean baldintzatuz (haien interbentzio edota mehatxu etengabekoaz)
- Faktore baldintzatzailea dira eta horrela kokatu eta salatzen dugu. Egun eta aurrera begira Gatazka Konpontzeko prozesua irekitzen bada, mahaian(etan) egon behar den gai nagusi bat da
- hitzegiteko baldintzarik ez dugu jartzen, arazoak konpondu egin behar direlako: indar armatu arrotzak arazo larri bat dira Euskal Herriarentzat eta herritarrentzat, eta arazo hori desagertzeko hitz egin behar da. Nola egingo dugu gehiago eragin ez dezaten/baldintza ez gaitzaten??
- Biolentzia desagertu behar da, diote batzuek. Biolentzia ETArekin identifikatzen jarraitzen dute batzuek. ETAren biolentzia aurretikoak dira ordea! Noiztik daude gure herrian? Ez daude hemen ETA dagoelako, Espainia eta Frantziaren proiektuak babesteko baizik. Ez ditugu guk aukeratu. Inposatzen zaizkigu.
- errepresioak utzitako zauriak hor dira. Gaurdaino inpunitate osoz jokatu dute eta jokatzen jarraitzen dute.
Aldarrikakatzen duguna: desmilitarizazioa
-desmilitarizazioa, egun eta Euskal Herrian, indar armatu arrotzen irteera da.
-eztabaida demokratikoa, librea izateko alde egin behar dute gure herritik
-prozesu politikoa demokratikoa izateko alde egin behar dute gure herritik
-eztabaida politikoan gaiak presente egon behar du, alderdi politiko eta agente sozial eta politikoen egutegian egon behar du.
-sentimendu aski hedatu eta onartua da jendartean. Eta bestela kontsulta egin. GALDETU, ea herritarrek zer nahi duten!!

Hori guztiagatik hurrengo larunbaterako deialdiaren leloa “KONPONBIDE DEMOKRATIKOAREN ALDE, ALDE HEMENDIK!!” Izango da.

Datorren larunbatean, uztailaren 16an, eguerdiko 12’30tan, Goikoa jauregiaren aurrean KONTZENTRAZIOA deitu dugu:
Gobernu militar ohiaren aurrean.
Agintari militar eta polizialen alardearen aurrean.
-onartezina egiten zaigulako.
-probokazio bat delako
-inposaketa eta inpunitatea harrokeriaz erakusten dutelako
-normalizazioan oztopo nagusi direlako

UTZI PAKEAN EUSKAL HERRIA. ALDE HEMENDIK
Euskal Herrian 2005ko uztailaren 12an

Segi llamó ayer a la juventud vasca a participar en la concentración que se realizará a las 12.30 del sábado, ante el Palacio Goikoa de Donostia, contra el «desfile-provocación que todos los años realizan las fuerzas policiales y armadas fascistas españolas, donde se ríen en nuestras narices y nos recuerdan con chulería su labor de ocupación, opresión y represión». Agregó que «antes o después tendrán que irse de nuestro país».

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009