Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 08 de julio de 2005

Jon Lopez, Diego Ugarte eta Eneko Aizpuru kartzelan sartu dituzte.

Euroagindua eta estradizioa baliatuta, hirurak Espainiaratu eta Madrilen espetxeratu dituzte.


Jon Lopez eta Diego Ugarte euskal presoak eta Eneko Aizpuru Soto del Realeko espetxean sartu zituzten atzo, Madrilen. Euroagindua baliatu du Belgikak eta estradizioa Frantziak hirurak Espainiaratzeko.

Askatasunak jakinarazi zuenez, Eneko Aizpuru atzo goizean eraman zuten Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera. Haika-Segi auzian dago auzipetuta gaztea, eta auziari lotutako eginbideen harira eraman zuten deklaratzera. Aizpuru espetxeratzeko agindu zuen epaileak. Hamalau urteko espetxe zigorra arriskatzen du gazteak auzia dela eta.

Aipagarria da Frantziako Poliziak herenegun preso atxiki zuela gaztea, berri agentziek zabaldu zutenez. Hala ere, gaztearen ingurukoek ez zuten haren inguruko berririk izan. Ziburun bizi zen gaztea. Noiz Espainiaratu zuten ere ez dute oraindik argitu.

Belgikaren aginduz Jon Lopezi eta Diego Ugarteri, berriz, Belgikak aplikatu zien euroagindua. Herenegun Madrilera eraman zuten Ugarte, eta espetxeratu. Auzitegi Nazionalera, berriz, atzo goizean eraman zuten, hari Espainian egotzitako hainbat auzi direla-eta deklara zezan. Epaileak Soto del Realen espetxeratzeko agindu zuen deklaratu ostean. Hiru auzi dauzka zabalik euskal presoak Espainian. Askatasunak nabarmendu zuenez, «bi atxiloturi torturatuta ateratako deklarazioetan oinarritzen dira auziok».

Lopez ere herenegun Espainiaratu zutela zabaldu zuten berri agentziek, baina Askatasunak ezin izan zuen hori baieztatu. Jada epaitua zegoela eta, ez zuten auzitegira eraman, eta zuzenean espetxeratu zuten, zigorra betetzeko. Basaurin autobus bat erretzea egotzita, 17 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak gazteari.Iazko martxotik, atxilotu zituztenetik, Belgikan zeuden preso Ugarte eta Lopez. Bi euskal presoen aurka han zabaldutako auzia, baina, itxi egin zuten, auzibidean eginiko entzuketak baliogabetu ostean. Euroagindua baliatzeko bidea ireki du horrek. Belgikako Gobernuak euroagindua betetzea gaitzetsi du Batasunak. «Torturatzen» duen estatu batekin elkarlanean aritzea dela iritzi dio horri, eta kezka agertu du Diego Ugartek eta Jon Lopezek izan ditzaketen eskubide murrizketengatik. Halaber, Eneko Aizpuru babesik gabe dagoela salatu du Batasunak, ohar baten bidez.Bestalde, estradizioak gaitzesteko, manifestazioa egin zuten atzo Donostiako Gros auzoan Eneko Aizpururen bizilagunek. Herenegun, berriz, dei baten bidez jakinarazi zutenez, Groseko Galtzara Nagusia pankarta batez itxi zuten 30 lagunek. Zazpi zabor ontzi ere erre zituzten, estradizioengatik protesta egiteko.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009