Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Lunes, 27 de junio de 2005

Torturaren aurrean ezin direla «begiak itxi» adierazi dute.

500 lagunek manifestazioa egin zuten, atzo, Donibane Lohizunetik Ziburura, Euskal Herrian torturatzen dutela salatzeko eta horren aurrean ezin direla «begiak itxi» adierazteko. Askatasunak nabarmendu zuen polizia eta zuzenbide ekintzen gainetik, berek torturari aurre egiten jarraituko dutela.



Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, Askatasunak manifestazioa egin zuen, atzo, Donibane Lohizunetik abiatuta, eta bertan, 500 lagun inguruk berretsi zuten polizia eta zuzenbide operazioen gainetik tortura salatzen eta hari aurre egiten jarraituko dutela.
Hori nabarmendu zuen Anais Funosas Askatasuneko eledunak manifestazioa bukatutakoan: «Le Vert anderearen, Garzon jaunaren eta haien ondo- rengoen operazio juridiko-polizialek ez gaituzte isilaraziko». Alde horretatik adierazi zuen euskal herritarrei egiten dizkieten errepresioak eta torturek bere horretan jarraitzen duten bitartean, berak hor egongo direla haiek salatzeko eta haiei aurre egiteko.

Izan ere, Euskal Herrian torturatzen dutela gogora ekarri zuen Askatasuneko kideak, eta horren aurrean ezin direla «begiak itxi» esan zuen, «isiltasuna garaipena baita tortura praktikatzen dutenentzat».

«Tortura ez da fantasma bat, errealitatea baizik», azaldu zien bildutako ehunka lagunei, eta praktika hori euskal herritarren deklarazioak jasotzeko eta euskal herritarrak izutzeko erabiltzen duten arma dela gaineratu zuen. «Zigorgabetasun osoarekin erabiltzen den arma», gainera. Alde horretatik, frantses epaileen jarrera ere gaitzetsi zuen, eta Estatu frantsesak torturatzea «onartua» duela gaineratu zuen.

5.000 torturatu 30 urtean.

«Torturari stop!» leloa zuen manifestazioa zabaltzen zuen pankartak; eta ixten zuenak, berriz, frantsesez adierazten zuen azken 30 urteetan 5.000 euskaldun torturatu dituztela. Urtea hasi zenetik, 40tik gora torturatu izan direla ere esaten zuen.
Ekitaldian, gainera, Peio Alcantarillaren eta Mattin Bilbaoren kasuak gogora ekarri zituzten, azken urtean torturatu eta kartzela espainoletan espetxeratu dituzten Ipar Euskal Herriko herritarrena, eta beste hainbat testigantza ere gogorarazi zituzten.

Manifestazioan jaietan dagoen Donibane Lohizuneko hondartza eta erdigunea zeharkatu eta Herriko Plazan geldiunea egin ostean ­Alaia taldeak kontzertua eten zuen­, Ziburuko frontoian bukatu zuten.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009